Yakusi Altsuko eskua lehiaketako epea luzatuta

Guaixe 2016ko aza. 24a, 09:29

Asteazkenera arte luzatu dute Altsasuko hizkeran edo hitzak eta esamoldeak erabiliz egindako bideoak aurkezteko epea. erregistroa@altsasu.net e-posta helbidera wetransfer bidez bidali behar dira.

Yakusi Altsuko eskua bideo-lehiaketa antolatu du Altsasuko Udalak Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz. Altsasuko euskalkiaren erabilera sustatu asmoa du lehiaketak. Horregatik, parte hartzen duten lanek herriko hizkeran eginak izan behar dute, edo Altsasuko hizkerako hitzak eta esamoldeak erabili behar dituzte. Gaia librea da eta 5 eta 10 minutu arteko luzera izan behar dute. Lanak taldeka edo kuadrillaka egin behar dira. Animazio lanak ere aurkeztu daitezke.

Sariak
1. Altsasuko Dendarien Elkarteko establezimenduetan gastatzeko 300 euro.
2. Altsasuko jatetxe batean lau pertsonarendako afaria (100 euroko gastua gehienez).
Sari berezia: Altsasuko hizkera hobekien erabiltzen duenari Sakanako gaiei buruzko liburu-sorta.