Ferietako liskarragatik Soto del Realen eta Alcala Meco espetxetan preso daude zazpi altsasuar. Haiek askatu eta auzia Iruñeko epaitegira bueltatzeko eskatuz kontzentrazioak egin dira atxilotu dituzten egun beretik, azaroaren 14tik. Jakinarazi digutenez, abenduaren 20ra arte egunero kontzentrazioak eginen dira Altsasuko udaletxe parean, 19:00etan. Horrekin batera, atxiloketaren eguna gogoan, hilabete bakoitzeko 14. egunean mobilizazio bereziak izanen dira.
Bestalde, defentsaren helegitea atzera bota du Iruñeko 3. Instrukzio Auzitegiko epaile Mari Paz Benitok. Defentsako abokatuek eskatu zioten Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi beharrean berak segitu zezala. Auzipetuei “terrorismoa” delitua egozterik ez dagoela argudiatuzuen horretarako. Helegitea ez onartzeko erabakia “legearen kontrako” arrazoiekin oinarritu du.