Durangoko Azokan jendetza ibili da hilaren 2tik 6ra. Baita Altsasuko inauteri segizioa ere. Igandean izan zen. Altsasuar talde batek momotxorroen eta sorginen pertsonaiak eraman zituzten. Haien bidez jendearen arreta erakarri eta ferietako liskarra dela eta auzipetuta dauden 11 herritarren inguruko informazioa eman eta diru bilketa egin zuten.