Hizketan

"Jendetza ari da lanean eta, onerako, harrituta gaude!"

Guaixe 2016ko abe. 14a, 20:23

Preso dauden hiru gazteren gurasoak dira Amaia Amilibia, Gotzon Urritzola eta Bel Pozueta. Gaurko kontzentrazioan egindako elkarrizketa da hemen entzun gai dagoena.

Jendearendako esker oneko hitzak izan dituzte hirurek. Euren semeak askatu eta auzia Iruñeko epaitegira ekartzeko lanean segituko dute. Madril eta Europako ateak jotzeko asmoa azaldu dute. Eta beste behin kasuaren inguruan gertatzen ari diren filtrazioekin kexu azaldu dira. Gaur izan da azkena: zazpien espetxeratze aginduaren kontrako helegitea astelehenean aztertuko du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Abokatuak prentsaren bidez jakin dutela gaztigatu digute gurasoek.