Oroimenerako artelanak

Guaixe 2016ko abe. 14a, 14:30

Koldo Arnanzen, Morkotsen, Helena Santanoren, Argiñe Berastegiren eta Adela Sanchezen olioak. Venancio Amillanoren taila. Birziklapen tailerraren instalazioa. Kiki Asensioren argazkia. Javi Traperoren eskulturak. Josu Barandiaranen argazki berezia. Irati Urrestarazuren eskultura. Jesus Tobarren tinta-marrazkiak eta Rosa Arnanzen eta Maite Miguelen zeramikak. Horiekin guztiekin osatzen da Oroimenart erakusketa, domekara arte Iortia kultur gunean ikusgai dagoena.

Adierazpide horien guztien bidez sortzaile altsasuar guztiek herriaren historia-memoria irudikatu dute, apika gelaren handitasunean galduta gelditzen dena. Altsasu Memoria taldeak sustatu du  erakusketa. Sortzaileen erakusketa honen ondoren, herriko historia zinemaren, musikaren eta antropologiaren ikuspuntutik lantzeko asmoa du.