Iruñeko Arte Eskolak Josefina Arregi klinikako arte terapiako ikasleek egindako lanen erakusketa hartu du. La mirada de la memoria desde la arteterapia izenburua du erakusketak. Helena Santano Cid arte terapeuta altsasuarrarekin aritu ziren udaberrian klinikako erabiltzaileak. Eguneko zentroko sei eta kanpo kontsultetako hiru erabiltzaile izan ziren Santanorekin aritu zirenak. Sortze-estimulazioa sustatzen saiatu zen; batez ere, burmuinaren eskuin aldearen bizitzea. Bitartekoak eman eta erabiltzaileen sormen askea sustatu zuen. Sortutako lanak hilaren 5ean mustu zen erakusketa eta 22ra arte daude ikusgai. Apirilean, berriz, Iortia kultur gune altsasuarrean izanen dira.