Lau etxaju

Guaixe 2016ko abe. 21a, 15:03
Txalo artean sartu dira plazara. Argazkia: @EITBNoticias

Horiek lehertu dira gaur, 2:30 aldera. Ferietako liskarragatik auzipetutakoei harrera egiteko hainbat altsasuar zain egon dira bart. Haiek iritsi direnean udaletxetik Foru plazara eramaten duen kalean txaloka hartu dituzte hainbat altsasuarrek. Soto del Real eta Alcala Meco 21:00ak aldera utzi zituzten. Bueltarako bidean afaltzera gelditu eta, horregatik, berandutu zen harrera.