Ferietako liskarragatik 11 auzipetuetatik, astearteaz geroztik, hiru daude espetxean. Kartzelan sartzeko erabakiaren kontra defentsak helegitea aurkeztu zuen eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko salako 4. sekzioak gaur erabaki du Ramirez de Aldak, Arnanzek eta Unamunok preso segitu beharko dutela. Gainera, haietako bi moduluz aldatu dituzte gaur. Helegitea aurkeztean azpi zeuden preso eta epaileek guztiak preso segitzearen alde egin dute. Horrek ez du esan nahi asteartean aske gelditu zirenak bueltatu beharko dutenik.