Urte berri, aparkaleku berri

Guaixe 2017ko urt. 3a, 13:33
Aparkaleku berria mustu dute. Oinezkoek kale batetik bestera pasatzeko aukera dute.

Auto gidariek dagoeneko San Juan eta Altzania kaleen arteko aparkaleku berria erabil dezakete. 25 plaza ditu aparkaleku berriak eta haietako bat ezgaituendako da. Han zegoen etxea bota eta berehala berria jaso behar ez zutela baliatuta, lur-jabeek eta Altsasuko Udalak hiru urterako hitzarmena sinatu dute. Denbora tarte horretan lur-saila autoendako aparkalekua izanen da. Behar bezala egokitzeko 36.295 euro bideratu ditu udalak, urak bideratu, zorua asfaltatu, marrak marraztu eta lau farola jartzeko. Autoek sarbidea Altzania kaletik dute. Hala ere, oinezkoak San Juan kaletik pasa daitezke.

Mota horretako bigarren aparkalekua da mustu berria. Aurreko legegintzaldian 40 autorendako aparkalekua prestatu atondu zuen udalak Zelandi eskolaren eta osasun etxearen artean.