Altsasuko zazpi gastronomia elkarteak (Amandrea, Beti Iaten, La Encina, Lagun Onak, Otai, Zubeztia eta Zubi-ondo) “gure herrian eman den injustizia ikaragarriaren ondorioz gure isiltasuna apurtzera behartuak izan gara, egoera honen aurrean gure ezinegona eta haserrea jendeak ikus dezan. Eta, bereziki, egoera honekin bukatzeko baliabideak ea tresnak dituztenengainaino ailegatzea nahiko genuke”.
Liskarraren ondoren hedabideek “gure herriari buruz emandako irudia ez dator errealitatearekin bat; Altsasu herri plurala da, langilea, alaia, sortzailea eta solidarioa. Existitxen ez den gorroto bat sortu nahi dute, horren aurrean, guk ez dugu gorrotoa sortu nahi, guk herria egin nahi dugu”. Horrekin batera zazpi gastronomia elkarteek sufritzen ari diren 11 familiei “elkartasun osoa” adierazi diete: “haien seme-alabak kriminalizatuak eta espetxeratuak izan dira, haietako 3 oraindik espetxean segitzen dute ihes egiteko arrisku oso handia dela egotzita, nahiz eta boluntarioki aurkeztu diren epailearen aurrean, kasu batean hiru aldiz”.
Ilbeltzaren 21eko, larunbateko egitaraua
13:00etan Elkarte guztien agerpena Foru plazan, Gure Etxea eraikinean edatekoak eta pintxoak zerbitzatuko dira. Ondoren herrian barna kalejira.
15:00etan Elkarteetan bazkaria.
19:00etan Foru plazan elkartu, poteoa eta musika.
Gauean Gure Etxea eraikineko behe solairuan barra zabalik eta disko-jartzailea ariko da
Menuak elkartez elkarte
Amandrea
Patatak errioxar erara
Txerri masailak
Ardoa
Goxua
Kafea eta kopa.
Beti Iaten
Alubiak sakramentuekin
Ardoa edo sagardoa
Mamia
Kafea eta kopa
La Encina
Odolkidun patata tortilla montaditoak
Paella mistoa
Ardoa
Extremadurako gozoak eta kafea
Lagun Onak
Patatak txorizoarekin
Entsaladak
Saiheskiak
Ardoa
Mamia
Kafea eta kopa
Otai
Alubiak, aukeran azarekin
Sakramentuak eta entsalada
Ardoa
Mamia
Kafea eta kopa
Zubeztia
Entsalada mistoa
Basurde kalderetea
Ardoa
Arroz esnea
Kafea eta kopa
Zubiondo
Zizka mizkak
Haragi paella
Solomoa
Ardoa
Limoi musa
Kafea eta kopa