Kintoek 7an eta 8an atsedena hartuko dute

Guaixe 2017ko urt. 10a, 12:29

Santa Agedako ospakizunak 5 egunekoak dira, otsailaren 5etik aurrera. Aurreneko egun horretan kintoek diru eskea eginen dute goizetik eta, iluntzean, banaka-banaka, Zortzikoa dantzatuko dute plazan. Baina, aurreneko eguna domeka denez, gainontzeko kintadak elkartzen diren larunbatik ez litzateke egonen. Horregatik, kintoek erabaki dute domekan eta astelehenean euren festa ospatzea. Bi jaiegunen ondoren, asteartean eta asteazkenean, kintoek atseden hartuko dute eta ostegunetik larunbatera arte segituko du kinto ospakizunak. Azken egun horretan Altsasuko kintada guztiek bat eginen dute ospakizunean.

Erlazionatuak

Santa Ageda, gertuago

Guaixe 2017 urt 09 Altsasu