Ferietako liskarraren ondorengo sarekadaren ondoren, azaroaren 15ean, herri batzarra izan zen. Guardia Civila ez zen bertaratu ezta inork agente gisa bere burua identifikatu, baina Mozal Legean oinarrituta haiek bideratuta iritsi dira isunak. 800 euroko lau eta 100 euroko beste sei dira jasotako isunak; guztira 3.000 euro. Haietako bat Altsasura lanera etorritako komunikabide bateko langile batek jaso du. Herri-asanbladak isunei helegitea jartzea erabaki du.