11 auzipetuen egoera gogorarazteko eta 3 presoen askatasuna aldarrikatzeko auto-karabana batek Sakana zeharkatu zuen larunbatean. Egun horretan bi hilabete bete ziren Guardia Civilak Altsasun sarekada egin zuela. Herri-asanbladaren deialdiari erantzunez, 30 bat ibilgailuk osatutako karabanak herriz herri “polizia-muntaia” salatu zuen. Bestalde, herri-asanbladak antolatuta, domekan Burunda frontoiko beheko harmaila guztia bete zuen jendeak, Porrotx pailazoaren ikuskizunarekin gozatzeko.