Ferietako liskarragatik auzipetutako bi adin txikiko altsasuarrak Madrilera joan beharko dute otsailaren 13an. Adin txikikoen epaitegiak jarri die hitzordua. Herri-asanbladak antolatuta, aurretik ere altsasuarrek Madrilgo bidea hartuko dute. Hiru herritarrak preso dauden Soto del Real espetxeraino eraman nahi dute elkartasuna, baita hiruen askatasuna aldarrikatu ere. Abenduan Indar Gorrik antolatutako martxak ezin izan zuen gerturatu, Guardia Civilak eragotzi zielako. Orduan ez bezala, oraingo martxak baimen guztiak ditu. Martxako autobusetan izena eman nahi duenak ohiko lekuetan egin dezake.
Bestalde, azaroaren 14 sarekada eta ondorengo espetxeratzeak salatzeko egindako protestetan parte-hartzeagatik beste isun bat iritsi da. Dagoeneko 9 dira isunak eta gehiago izan daitezkeelakoan gai hori propio landuko duen talde bat sortu da. Harekin harremanetan jarri nahi duenak isunakaltsasu@gmail.com e-postara zuzendu daiteke.