Amandrea, Beti Iaten, La Encina, Lagun Onak, Otai, Zubeztia eta Zubi-ondo elkarteak bete-beteta egonen dira bihar bazkal garaian. Altsasuko zazpi gastronomia-elkarteak bat egin eta 687 pertsonari emanen diete bazkaltzen. Toki faltagatik beste 60k aparte bazkaldu eta lagundu eginen dute. Elkarte bakoitzak bere menua. Baina denak ere helburu berarekin: ferietako liskarrean auzipetutakoak laguntzea. Elkarteetako kideek dakiten modu horretan sortutako egoerarekin euren “ezinegona eta haserrea” erakutsi nahi dute, baita sufritzen ari diren 11 familiei “elkartasun osoa” adierazi ere. Bazkariaz aparte, iluntzera arteko egitaraua prestatu dute.
Egitaraua
13:00etan Elkarte guztien agerpena Foru plazan, Gure Etxea eraikinean edatekoak eta pintxoak zerbitzatuko dira. Ondoren herrian barna kalejira.
15:00etan Elkarteetan bazkaria.
19:00etan Foru plazan elkartu, poteoa eta musika.
Gauean Gure Etxea eraikineko behe solairuan barra zabalik eta disko-jartzailea ariko da