Altsasuko auzipetuen gurasoek manifestua aurkeztuko dute

Guaixe 2017ko urt. 27a, 10:13

Gaur, 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur guneko areto handian. Tokia bete arte emanen dira gonbidapenak.

Ferietako larunbat goizaldean izandako liskarraren ondorioz 11 gazte altsasuar auzipetuta daude. Haien gurasoek, Altsasuko Gurasoak, txostena osatu dute, hiru zati dituena: gertaeren kronologia, lege-azterketa eta manifestua. Azken hori da hain zuzen ere gaur jendartean aurkeztuko dutena Altsasun (ostegunean, Iruñean). Altsasuko Gurasoak taldetik jakinarazi dutenez, manifestuarendako atxikimenduak bilatuko dituzte. Aurkezpenean dagoeneko atxiki diren eragile batzuen babesa izanen dute.