Claverrek herrian aurkeztuko du liburua

Guaixe 2017ko ots. 2a, 14:35

Hilaren 20an, astelehenean, 19:00etan, Altsasuko Haritza tabernan.

30 uharte. Guztietan ere autorik ez daudenak. Horien berri jasotzen da Atlas de islas sin coches. Primera parte (2016, Saure) liburuan. Ander Claver Goikoetxea altsasuarrak eta Janire Nogales Prieto gernikarrak idatzi zuten liburua. Irla bakoitzaren berri ematen duen orri bana dago liburuan eta, aldamenean, Laura De la Cruz Gonzalezek egindako mapa-ilustrazioa dago. Arkatz liburu-dendaren eta Haritza tabernaren elkarlanari esker liburua aurkeztuko du Claverrek. Elkar lan horregatik aurrenekoan liburua salgai dago eta bigarrenean liburuaren aurkezpenerako gonbidapenak eskuragai daude.

Erlazionatuak