Hala jakinarazi du Efe agentziak Espainiako Auzitegi Nazionalean kontsulta egin ondoren. Fernando Grande-Marlaska buru izanen duen epaimahaiak epaituko ditu bederatzi altsasuarrak. Instrukzio epaileak terrorismo delituagatik epaitzeko eskatu zuen. Hala ere, epaiketarako data zehaztu aurretik bai akusazioak bai defentsak euren zigor edo absoluzio eskaerak aurkeztu beharko dituzte.
Gazteen defentsak jarritako hainbat helegite ebatzi gabe daude oraindik. Horien artean auzipetutako hiru kartzelan mantentzearen aurka jarritakoa. Izapide horiek aintzat hartuta, agentziak zabaldu du epaiketa bizpahiru hilabetetan eginen dela. Betiere auziperatutakoren bat espetxean baldin badago; izan ere, halakoetan auziek lehentasuna izan ohi dute.