Esan digutenez, presoak Madrilgo Alcala Meco espetxeko modulu banatan banatuta daude. Ficheros de Internos de Especial Seguimiento, Fies 3, errejimena aplikatu diete eta "haien komunikazio guztiak, ikasketak, dena kontrolatuta dute. Kartzela kartzelaren barruan da". Edozein tontakeri lortzeko instantzia pila bete behar dituzte. Beste eragozpen batzuekin batera, Belek oraindik ez daki zergatik ezin duen bere seme Adur hiru hilabetez bisitatu. Beste makina bat kontu aipatu dituzte elkarrizketan.