Behin-behineko askatasuna eskatzen zuen helegitea aurkeztu zuen Adur Ramirez de Aldak eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Aurreneko Sekzioak atzera bota du. Autoak Carmen Lamela epaileak espetxeratzeko erabili zituen argudio berak errepikatzen ditu. Tartean gaztea ihes egiteko arriskua dagoela, nahiz eta Ramirez de Alda epaitegira borondatez hirutan aurkeztu zen, batean Iruñean eta bitan Madrilen. Aurkeztu zen azken aldian bazekien beste sei altsasuar preso zeudela. Preso dauden Jokin Unamunok eta Oihan Arnanzek ere behin behineko askatasuna eskatzeko helegiteak aurkeztuak dituzte. Lastailaren 15ean izandako liskarragatik Soto del Real kartzelan daude hiruak eta ostiralean 100 egun eginen ditu preso.
Bestalde, Altsasuko herri-asanbladako kideek informazio hitzaldia emanen dute Etxarri Aranatzen, gaur, 19:00etan, kultur etxean.