Klinikatik kultur guneko erakusketa gelara

Guaixe 2017ko mar. 7a, 09:33

Gaurtik apirilaren 2ra arte astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Oroimenaren begirada arte-terapiaren ikuspuntutik erakusketa Altsasun bertan sortutakoa da; Josefina Arregi klinikako arte-terapiako ikasleek, zehazki. Joan den urteko udaberrian Helena Santano Cid arte terapeuta klinikako eguneko zentroko sei eta kanpo kontsultetako hiru erabiltzaile izan zen. Altsasuarra haiengan sortze-estimulazioa sustatzen saiatu zen; batez ere, burmuinaren eskuin aldearen bizitzea. Hainbat sortze-tresna eman eta erabiltzaileen sormen askea sustatu zuen Santanok. Beraz, hainbat teknikarekin sortutako lanak izanen dira ikusgai. Erakusketa Altsasun ikusgai izan aurretik, abenduan Iruñeko Arte Eskolan izan zen.

Erlazionatuak

Klinika-artistak

Guaixe 2016 uzt 01 Altsasu