Martxo guztian Getxoko Torrene Aretoak Itziar Nazabalen Loreen sentsualitatea erakusketa hartuko du. Ikusgai dauden koadroetan loreak dira protagonistak. Klase askotakoak. Akuarela edo akrilikoa abiapuntu, teknika nahasiarekin sortutako margolanak dira altsasuarrak jarri dituenak. Guztiek ere Nazabalen zigilua duten pinturak dira.
Erakusketaren mustutzen ekitaldia gaur eginen da, 19:00etan. Maiatzean Altsasun egin bezala, Nazabalek bere aldamenean Irantzu Gonzalez dantzari altsasuarra eta Jorge Cordon, Iortx, musikari irurtzundarra izanen ditu aldamenean. Hiruen artean performancea eginen dute. Nazabal hilaren 18an pintura sortze ikuskizuna eskainiko du. Zuzenean bere sortze prozesua ikusteko aukera izanen da: sentipen leherketa lehenik (gorputza erabiliz margotuta), loreak pintatuko ditu ondoren eta, azkenik, eztandaren zipriztinak azkenik. Erakusketako azken igandean, hilaren 26an, 6 urtetik gorako haurrei eta gazteei zuzendutako parte-hartze tailerra emanen du Nazabalek.