Herri-asanbladak eltzeak edo lapikoak hartu eta haiek joz zarata ateratzera deitu du heldu den astearterako. Egun horretan lau hilabete beteko dira ferietako liskarra dela eta Guardia Civilak Altsasun sarekada egin zuela. Lau hilabete eginen dituzte preso Adur Ramirez de Aldak, Oihan Arnanzek eta Jokin Unamunok. Kazolkadarekin haien askatasuna aldarrikatu eta auzia bera salatuko dute. Foru plazatik aterako da eta salaketa zaratatsua herrian barna zabalduko dute.