guaixe.eus

Diputatuek eta senatariek ferietako liskarreko kasua garatzen ari den moduarengatik kezka adierazi dute

  Politika  Altsasu
Diputatuek eta senatariek ferietako liskarreko kasua garatzen ari den moduarengatik kezka adierazi dute
Adierazpena sinatu duten hautetsietako batzuk auzipetuen guraso batzuekin. | Ikusi handiago | Argazki originala

Ahal Duguko, PdeCAT, ERC, EAJko, IUko, En Marea, EH Bildu eta Compromiseko  74 diputatuek eta 14 senatariek Altsasun gertaturikoaren inguruan adierazpena sinatu dute. Adierazpen bateratu horretan 88 hautetsiek “proportzionaltasunaren, justiziaren eta ekitatearen printzipioak gailen daitezen eta galdegiten dugu terrorismo-delituaren kalifikazioa ezabatzeko, eskumena Iruñeko 3. Instrukzio-epaitegiari bueltatzeko. Preso daudenak aske uzteko ere eskatu dute.  

Hautetsiek, aldi berean, “agintari eskudunei eskatzen diegu (Fiskaltza Nagusia, Auzitegi Nazionala eta Nafarroako Probintzia-Auzitegia) norabide berean birplanteatu dezatela beren jarduna, eta Herri-administrazio, hedabide, gizarte eta politika-eragile eta jendarteari ere eskakizun hauek bete ditzatela eskatzen diegu”.

Argudioak
Adierazpena sinatu duten diputatu eta senatariek “oinarritzat jotzen dugu jendarteak, instituzioetako ordezkariek, hedabideek eta sistema judizialak zuhurtasun, inpartzialtasun eta proportzionaltsun irizpideen arabera jokatzea”. Errespetua zor diogu

Errugabetasun-presuntzioari errespetua eskatu diote eta, horregatik, hainbat kezka agertu dituzte: “gazteen identitatea argitaratu izanagatik, horietako bi adin txikikoak izanik, eta atxiloketak gauzatu diren moduarengatik ere: agindu judizialik gabe eta ordu eta leku publikoetan, nahiz eta aurretik beren kabuz deklaratzera aurkeztu ziren”. 88ek gaineratu dute Altsasuko auzipetuei epaile naturala ukatu zaiela eta, “jurista entzutetsuek azpimarratu duten bezala, berme prozesalak (defentsa-eskubidea, norbanakoaren ardura, interpretazio ez estentsiboa, proportzionaltasuna, bidegabekeria-eza…) zalantzatan  geratu dira”.

Horrekin batera hautetsi sinatzaileek kezkaz hartu dute gertaerak terrorismo delitutzat judizialki izendatzeagatik. “Proportzionaltasun-faltak eta interpretazio estentsiboak urratzen dute askatasuna, berme prozesala eta herritar guztiok babestu behar gaituen  segurtasun juridikoa”. Nabarmendu dute Foruzaingoaren eta Guardia Civilaren aurreneko txostenek ezeztatu eta errefusatu egin dutela gertaerak terrorismo-delitutzat kalifikatzea.

Azkenik Zigor Kodeak terrorismoaren delituaren inguruko definizioa,Nazio Batuetako Giza-Eskubideen hainbat Errelatoreek behin baino gehiagotan zalantzan jarri dutela gogorarazi dute, haien hitzak gogora ekarriz: “idatzita dagoen moduan, lege anti-terroristak terrorismotzat ezin daitezken jokabideak kriminalizatu ditzakeelako eta besteren artean, adierazpen askatasunaren jarduteari neurri gabeko murrizketak eragin ditzakeelako” . Altsasuko kasua horren adibide argia da.

Legedi horren aplikazioak Altsasuko gazteei 10-15 kartzela zigorra ekarriko liekeela eta hori “mediku agirietan adierazten diren lesioen larritasun mailarekin bat ez” datorrela gaineratu dute. “Nabarmendu beharra dugu gehiegizko zigor horiek betetzeak gazteei ekarriko lieken konpondu ezinezko kaltea. Azpimarratu beharra dugu behin-behineko kartzelaldia salbuespenezko kautelazko neurria dela. Kezkagarria da aipaturiko neurria gazte horiei ezartzea, behin baino gehiagotan, eta beren borondatez, epaitegietan aurkeztu direlako, deklaratzeko prest”. Familiek sentitzen duten babesik eta defentsiorik eza ulertzen dutela gaineratu dute.

Hedabideek gertaerak “neurriz kanpo” jorratu dutela diote 88ek, eta “Altsasuren errealitatearekin bat ez datorren irudia eman dute. Oso kaltegarria izan da, eta ez dio elkarbizitzari mesederik egiten”.

Sinatzaileak
 1.    Joseba Agirretxea Urresti (Diputatua. PNV)
 2.    Nagua Alba (Diputatua. Podemos)
 3.    Fèlix Alonso (Diputatua. IU)
 4.    Vanesa Angustia Gómez (Senataria. En Marea)
 5.    Teresa Arévalo Caraballo (Diputatua. Podemos)
 6.    Miguel José Aubà Fleix (Senataria. ERC)
 7.    Joaquim Ayats i Bartrina (Senataria. ERC)
 8.    Anna Azamar Capdevila (Senataria. ERC)
 9.    Jorge Luis Bail. (Diputatua. Podemos)
 10.    Angela Ballester (Diputatua. Podemos)
 11.    Joan Baloví i Roda (Diputatua. Compromis)
 12.    Iñigo Barandiaran Benito (Diputatua. PNV)
 13.    Enric Bataller i Ruiz (Diputatua. Compromis)
 14.    Marian Beitialarrangoitia (Diputatua. EH Bildu)
 15.    Ferran Bel Accenci (Diputatua. PDeCAT)
 16.    Ione Belarra Urteaga (Diputatua. Podemos)
 17.    Iñaki Bernal (Senataria. IU)
 18.    Carolina Bescansa (Diputatua. Podemos)
 19.    Miguel Bustamante (Diputatua. IU)
 20.    Pablo Bustinduy (Diputatua. Podemos)
 21.    Carles Campuzano Canadés (Diputatua. PDeCAT)
 22.    Ignasi Candela Serna (Diputatua. Compromis)
 23.    Joan Capdevila i Esteve (Diputatua. ERC)
 24.    Ester Capella i Farré (Diputatua. ERC)
 25.    Mirella Cortès Gès (Senataria. ERC)
 26.    Jose David Carracedo Verde (Diputatua. Podemos)
 27.    Sofia Castañón (Diputatua. Podemos)
 28.    Laura Castel Fort (Senataria. ERC)
 29.    Xavier Castellana Gamisans (Senataria. ERC)
 30.    Lourdes Ciuró Buldó (Diputatua. PDeCAT)
 31.    Mae de la Concha Gª-Mauriño (Diputatua. Podemos)
 32.    Jordi Martí Deulofeu (Senataria. ERC)
 33.    Yolanda Díaz Pérez (Diputatua. En Marea)
 34.    Gloria Elizo. (Vicepresidenta tercera del Congreso). (Diputatua. Podemos)
 35.    Francesc Xavier Eritja Ciuró (Diputatua. ERC)
 36.    Iñigo Errejón (Diputatua. Podemos)
 37.    Aitor Esteban Bravo (Diputatua. PNV)
 38.    Miquel Angel Estradé Palau (Senataria. ERC)
 39.    Sonia Farré Fidalgo (Diputatua. Podemos)
 40.    Alexandra Fernández (Diputatua. En Marea)
 41.    Mar García Puig (Diputatua. Podemos)
 42.    Eva García Sempere (Diputatua. IU)
 43.    Alberto Garzón (Diputatua. IU)
 44.    Antonio Gómez-Reino Varela (Diputatua. En Marea)
 45.    Segundo González García (Diputatua. Podemos)
 46.    Francesch Homs i Molist (Diputatua. PDeCAT)
 47.    Auxiliadora Honorato Chulián (Diputatua. Podemos)
 48.    Pablo Iglesias (Diputatua. Podemos)
 49.    Jon Iñarritu (Senataria. EH Bildu)
 50.    Teresa Jordà i Roura (Diputatua. ERC)
 51.    Mikel Legarda Uriarte (Diputatua. PNV)
 52.    Juantxo López de Uralde (Diputatua. Podemos)
 53.    Ana Marcello (Diputatua. Podemos)
 54.    Lucia Martin González (Diputatua. Podemos)
 55.    Rosa Martínez Rodríguez. (Diputatua. Podemos)
 56.    Oskar Matute (Diputatua. EH Bildu)
 57.    Eduardo Maura. (Diputatua. Podemos)
 58.    Joan Mena (Diputatua. IU)
 59.    Sergi Miquel Valentí (Diputatua. PDeCAT)
 60.    Alberto Montero (Diputatua. Podemos)
 61.    Irene Montero Gil (Diputatua. Podemos)
 62.    Jaume Moya i Matas (Diputatua. Podemos)
 63.    Miriam Nogueras Camero (Diputatua. PDeCAT)
 64.    Joan Olòriz Serra (Diputatua. ERC)
 65.    Elisenda Pérez Esteve (Senataria. ERC)
 66.    Bernat Picornell Grenzner (Senataria. ERC)
 67.    María Pita Cárdenas (Diputatua. Podemos)
 68.    Antoni Postius Terrado (Diputatua. PDeCAT)
 69.    Alberto Rodríguez (Diputatua. Podemos)
 70.    Ángela Rodríguez Martínez (Diputatua. En Marea)
 71.    Josep Rufà Gràcia (Senataria. ERC)
 72.    Gabriel Rufián Romero (Diputatua. ERC)
 73.    Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea (Diputatua. PNV)
 74.    Isabel Salud (Diputatua. Podemos)
 75.    Jordi Salvador i Duch (Diputatua. ERC)
 76.    Tania Sánchez (Diputatua. Podemos)
 77.    Eduardo Santos Itoiz (Diputatua. Podemos)
 78.    Ricardo Sixto (Diputatua. IU)
 79.    Marta Sorlí Fresquet (Diputatua. Compromis)
 80.    Ana María Surra Spadea (Diputatua. ERC)
 81.    Joan Tardà i Coma. (Diputatua. ERC)
 82.    Ana Terrón (Diputatua. Podemos)
 83.    Carmen Valido Pérez (Diputatua. Podemos)
 84.    Noelia Vera Ruiz-Herrera (Diputatua. Podemos)
 85.    Raimundo Viejo Viñas (Diputatua. Podemos)
 86.    Miguel Vila Gómez (Diputatua. Podemos)
 87.    Jordi Xuclà Costa (Diputatua. PDeCAT)
 88.    Juan Pedro Yllanes (Diputatua. Podemos)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak