Yakusi Altsuko eskua bideo-lehiaketako lanak pantaila handira

Guaixe 2017ko mar. 31a, 11:15

Gaur, 21:45ean, eta domekan, 20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

Euskarazko film baten proiekzioa izanen da asteburuan Altsasuko kultur gunean: Igelak. Etxegabetzeen gaian girotutako erredentzio istorio bat kontatzen duen komedia soziala da. Haren proiekzioaren ondoren Yakusi Altsuko eskua bideo-lehiaketara aurkeztutako lanen emanaldia izanen da. Altsasuko hizkera sustatzeko bideo-lehiaketa antolatu zuen udalak, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz. Altsasuko hizkeran edo Altsasuko hizkerako hitzak eta esamoldeak erabiliz egindako lanak aurkez zitezkeen eta guztira hiru izan ziren, asteburuan ikusgai izanen direnak.


Film-laburrak eta egileak
Aitorpena
Egileak: Iker Alvaro, Iñaki Azazeta, Mohamed Ballouk, Nagore Cid, Kima Gallego, Maitane Gorrotxategi, Manex Grado, Hodei Hiraldo, Ander Jaca, Andoni Ocaña, Aingeru Senar, Leire Betelu, Xabier Gasco, Irati Guinea, Javier Morrás, Borja Ganboa, Amaia Vicente, Unai Lopez de Goikoetxea, Mikel Murillo eta Leire Sagarzazu, guztiak ere Altsasu BHIko DBH4ko IKT ikasgaiko ikasleak.

Egur txar bat
Egileak: Jon Garde, Aritz Leoz, Miren Iriarte, Jairo Azpilikueta, Joxe Fresneda, Begoña Cid, Beñat Bengoetxea, Xabier Martínez, Asier Ansa, Mikel Otermin eta Amaia Oiharbide.

Hizkeriek batzen geau
Egileak: Izaro Agirre, Joritz Agirretxe, Nuria Alberdi, Jone Apaolaza, Patxi Arakama, Aintzane Bengoetxea, Oier Berastegi, Aiala Casas, Iraia Claver, Alain Dávila, Inar Etxeberria, Eneko Galartza, Aimar García, Irati Irigoien, Intza Iturrioz, Enaitz Larrion, Amets Maiza, Aitana Mendoza, Iker Mintegi, Alea Orabengoa, Izadi Reparaz, Txomin Rubio, Ainhoa Rubio, Alejandro Santano eta Joseba Uribe, guztiak ere Iñigo Aritza ikastolako DBH3ko ikasleak.