Ostiral Santua, errepublikaren eguna eta bosgarren hilabetea espetxean

Guaixe 2017ko api. 13a, 10:04

Horiek guztiak biltzen ditu apirilaren 14ak, ostiralak, aurten. Ferietako liskarragatik egindako sarekadaren 5. hilabetea beteko da eta auzipetuetako hiru, Adur, Jokin eta Oihan, Soto del Real espetxean daude preso. Haien berehalako askatasuna aldarrikatzeko eskatuz ostiralero modua kontzentrazioa eginen da udaletxe parean,19:00etan. Berezia izanen da, bost hilabeteen karakterizazioa egin nahi baitute han.

Baina ez da hori asteburuko ekitaldi bakarra izanen. Larunbatean futbol 7 txapelketa jokatuko da. Gainera, apirilaren 28 eta 29rako kulturaz aske asteburua prestatzen ari dira. Herriko hainbat eragile  ugarik modu bateratuan eta antolatuan parte hartuko dutela iragarri dute. Programa aurkeztu eta iradokizunak jasotzeko gaur batzarra eginen da.