Kulturaz aske asteburua hastear

Guaixe 2017ko api. 28a, 12:13

20 kultur talde baino gehiagok parte hartuko dute gaur hasi eta domeka bitartean garatuko den Kulturaz aske egitarauan. Ferietako liskarragatik auzipetutako guztien askatasuna aldarrikatuko dute asteburuan zehar.

Egitaraua
Apirilak 28, ostirala
19:00etan Altsasukoak aske, kontzentrazioa udaletxe parean.
19:30ean Pintxo potea eta kantu poteoa Zubi Ondorekin.
22:30ean Haize Berriak banda, Erkudengo Ama abesbatza, Tarima Beltza, Etorkizuna dantza taldea, Dantzarima, Enrike Zelaia eta Trasteando.

Apirilak 29, larunbata
10:00etan Dantzari txiki eguna. Fanfarrea eta trikitilariak.
11:30ean Txistulariak.
17:00etan Dantzariak eta fanfarre txikiarekin erromeria, plazan.
18:00etan Bargagainen begiradapean mahai-ingurua Iortia kultur gunean. Parte-hartzaileak: Satur Leoz (Radio Euskadi), Esther Arregi eta Eider Leoz (mugimendu feminista), Luis Diaz (Mexikotik etorritako altsasuarra). Iosu Imaz (Altsasu Memoria) eta Mari Romero (idazlea).
20:00etan Kontzertuak: Garabatos eta Kaskatako, gaztetxean.

Apirilak 30, domeka
11:30ean Dianak, gaitariak.
12:00etan Haurrendako tailerrak: zirkoa (Alain Flores) eta haur arte-esperientzia (Itziar Nazabal); puzgarriak eta jolasak.
12:00etatik 13:00etara Zapore anitzak, Helena Santano eta Txen dj (soinu kolorea), plaza inguruan.
Dj-k Arkangoa kalean.
19:00etan Akabera ekitaldia: Alberto Barandiaran, dantzariak, Flores Ahizpak, Javier Corres eta Izaskun Etxeberria.