Altsasurekin elkartasun plataformak deituta Polizia-, epaitegi- eta hedabide-muntaiei ez! manifestazioa egin zen Madrilen. Altsasutik autobus bat, 70 bat pertsona, joan zen manifestazioan parte hartzera. Auzipetutako gazteen gurasoek Altsasukoak aske eta gaur egun auzipetuak dauden zortzi gazteen marrazkia eta ez dugu izaterik aske haiek gabe leloa zuen pankartak eraman zituzten. Jasotako babesagatik esker ona azaldu zuten. Aldi berean, estatuan barna dauden muntaia ugariez jabetzeko balio izan zuen protestaldiak.
Altsasuko auziagatik 6 hilabete preso eginen dituzte domekan hiru gaztek. Haien eta gainontzeko auzipetuen askatasuna aldarrikatzeko hilabetero mobilizazio bat izaten da eta domekarako manifestazioa deitu dute: Jokin, Adur, Oihan askatu!! 6 hilabete zentzugabeko espetxealdian! Leloa du. Kultur guneko zabalgunetik abiatuko da manifestazioa.