Lanak Otadiako ermitan

Guaixe 2017ko mai. 19a, 10:10

76.000 euroko aurrekontua dute eta parrokiak ez du dirurik. Lanak ordaintzeko diru bilketa egiten ari dira herriko kutxa eta banku guztietan.

Otadiko Kristo Deuna ermita konpontzeko lanak joan den astean hasi ziren. Eraikinaren barrualde guztia aldamioz beteta dago. Han lanean ari diren langileek elizbarrutiko arkitektoak aurreikusitakoa berretsi dute: ermitako bobeda oso egoera txarrean zegoen. Bobedak eta haiei eusten zieten egurrezko egitura kendu dituzte eta teilatua begiratzeko asmoa dute. Lanak despedituta ermitako teilatuaren egurrezko egitura agerian uztea da.

Itajun batek agerian utzi zuen teilatua egoera txarrean egon zitekeela eta abendutik itxita dago. Maiatzeko gurutzeko elizkizuna han egin ohi da, baina ermitaren egoeragatik elizan egin zen. Festetako egun nagusian, irailaren 14an, ermitak beste elizkizun handi hartzen du. Asmoren nahia da ordurako eraberritua ikustea da.

Erlazionatuak