Altsasuko ferietan gertatutakoa terrorismoa da? Hori ebatzi beharrean dago Espainiako Auzitegi Gorena. Erantzuna baiezkoa bada Espainiako Auiztegi Nazionalak epaituko lituzke gazte altsasuarrak. Erantzuna ezezkoa bada, kasua Iruñeko Lurralde Auzitegian epaituko litzateke. Goreneko epaileek erabakia hartu bitartean, ordea, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak ez zuten auziaren inguruko tramitazioa eten. Gazteen defentsak horretaz gaztigatu zuen eta orain arrazoia eman diete.
Fernando Grande-Marlaska Gomezek, Manuela Fernandez Pradok eta Javier Martinez Lazaro epaileek epaitegien konpetentzia auzia argitu bitartean auziaren tramitazioa etetea agindu diote Espainiako Auzitegi Nazionalari. Orain gorenak esaten duenaren zain gelditu dira guztiak. Erabakia preso dauden Adur, Jokin eta Oihanen egoerari eraginen dien ikusteko dago oraindik.
Bi hitzordu
Altsasuko Gurasoak hamabostero moduan Iruñeko Foruen monumentuan kontzentrazioa eginen du asteazkenean, 12:00etan. Oraingoan hedabideetako langileak izanen dituzte aldamenean. Bestetik, ostiralero udaletxe aurrean Altsasukoak aske lelopean egiten den kontzentrazioaren ordutegia aldatu egin da eta hemendik aurrera 20:00etan izanen da.