Hizketan

Espetxera martxara joateko deia luzatu dute

Guaixe 2017ko eka. 1a, 20:49

Altsasuko Gazte Asanbladak, Ernaik eta Ikasle Abertzaleak larunbaterako Soto del Realgo espetxera martxa antolatuta dute. Gaurko albistea eta gero, ahal den heinean, martxara joateko deia egin dute. Autobusetarako izen ematea bihar iluntzera arte zabalik dago. Zerrendak Lezean, Gautxorin, Gaztetxean eta Biltokin daude.