Hizketan

“Nafarroako Lurralde Auzitegiaren ebazpena ez da aipatu ere egiten”

Guaixe 2017ko eka. 1a, 21:05

Bihar, 19:00etan, udaletxe aurrean kontzentrazioa. 20:00etan manifestazioa.

Altsasuko Gurasoen ordekzari Bel Pozuetak Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaiaren balorazioa egin digu. Familiarendako eta preso daudenendako erabaki “gogorra” dela esan du. Batzuk “gorroto eta mendekuaren logika sustatzen ari direla” uste dute, baina ez dira horretan sartuko.

Gaurko manifestazio eskaera 14:00etan egin dute. Baina hura baimenduta ez zegoela ez dute 19:30 pasa arte jakinarazi. Ordurako jendea Altsasuko Foru plazan elkartzen hasia zenez, 20:00etara itxaron eta manifestazioa bertan behera gelditu dela jakinarazi zaie bildutako guztiei. Bihako bi deialdien berri ematearekin batera. Altsasuko Gurasoen ordezkariek jendetza bilduta zegoela baliatu dute euren iritzia emateko. Aldi berean, gazte eragileen ordezkariek gogorarazi dute larunbateko espetxera martxan izena emateko epea ostiral iluntzera arte zabalik dagoela.

Horren ondoren, plazan zegoen jendeak erabaki du manifestazioa egitea. Guardia Civilaren patrol bat inguruan ibili da.