Espetxean preso dauden hiru gazte altsasuarretako bat, Adur, Soto del Real espetxeko bakartze moduluan sartu dute. Espetxe barruan jartzen den zigor hori 11 egunerako ezarri diote. Horregatik protesta egiteko makina bat altsasuar atzo kalera atera ziren eta 19nako taldeak sortuta herriko zortzi tokitan kontzentrazioak egin zituzten. Ferietako liskarragatik atxilotutakoen berehalako askatasuna aldarrikatu zuten.