Urtzi tabernak udarako terraza sasoi hasieran “etxeko” bi talderen kontzertua eskainiko dizkie bezero eta zale guztiei. Alde batetik, Txaston taldea. Makina bat urteren ondoren garai bateko eta egungo taldekideak joan den urtean toki berean elkartu ziren, toki berean. Dantzarako eta kanturako doinuak eskainiko dituzten aurten ere, 80ko hamarkadakoak asko. Bestetik, ongi pasatzeko eta rock festa eskaintzeko igoko dira oholtzara Rikardo Areta (bateria), Ismael Kata (gitarra), Longi Andueza (gitarra) eta Ibai Hernaiz (baxua); La Banda del jefe Bigun. Eurek 70 eta 80ko hamarkadetako rock eta heavy klasikoen bertsioak joko dituzte.