Jokin ere espetxez aldatu dute

Guaixe 2017ko eka. 13a, 08:31

Altsasuko hiru gazteak dispertsatu eta espetxez lekualdatu dituzte. Azkena, atzo, Jokin, Estremera kartzelara eraman zutena. Hiruren dispertsioa Oihan ostiralean Navalcarnerora eramanez hasi zuten. Larunbatean Adur Aranjuezera mugitu zuten. Bera pasa den asteartetik etzira arte 11 eguneko bakartze zigorra betetzen ari da. Familiek salatu dute aldez aurretik ez zaiela ez kartzela aldaketaren berri eman, ezta bakartzearena ere. Lekualdatzeen ondorioz familiak 24 orduz semeen berri izan gabe egon direla eta horrek “larritasuna” eragin ziela azaldu dute.


Behean domeka eguerdiko manifestazio zaratatsuko argazkiak.