Ferietako liskarragatik preso dauden hiru altsasuarrek 7 hilabete egin dituzte gaur espetxean. Hilabetero ohi den moduan, hori salatzeko deialdia egin da Altsasun. Oraingo honetan Iortia kultur guneko zabalgunean jarria zegoen hitzordua. Handik hiru ordu laurdenetan pasa diren guztiek eskuak pinturan busti eta #Altsasukoak aske dioen murala eskuekin osatzeko aukera izan dute. Despeditzeko akaberan zeuden guztiak elkartu eta talde argazkia egin dute.