Bruselan egonaldi "emankorra" egin dute

Guaixe 2017ko uzt. 4a, 09:56

Altsasuko Gurasoen ordezkaritza San Pedro egunean Europako Parlamentuan izan zen. Lan jardunaldiaren ondorioz talde batzuek "arreta eta interesa" adierazi dute eta 15 estatutako 51 eurodiputatuk adierazpena sinatu dute.

Lehenik 193 legelari eta unibertsitate irakasle izan ziren. Ondoren Espainiako 74 parlamentari eta 14 senatari. Segidan Hego Euskal Herriko 83 alkate. Eta orain 51 eurodiputatu dira Altsasuko ferietako auziaren inguruan adierazpena sinatu dutenak. 15 estatutako parlamentariak dira (Alemania, Belgika, Txekia, Txipre, Danimarka, España, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Letonia, Portugal, Erresuma Batua eta Suedia) eta 5 talde parlamentarioetakoak (Sozialista eta Demokrata Europarrak, Europako Kontserbadoreak eta Erreformistak, Europako Demokraten eta Liberalen Aliantza, Europako Ezker Batua-Ezker Berde Nordikoak eta Berdeak/Europako Aliantza Librea).

Idatzi horretan "proportzionaltasun, justizia eta zuzentasun printzipioak nagusi daitezen"  eskatzen dute hautetsiek eta, horren ondorioz, "gertakariak terrorismo delitutzat hartu izana deuseztatzea eskatzen dute. Eta gaineratzen dute:"Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegira eskuduntza bueltatzea, bertan epaitua izan dadin".

Zabaldu
Altsasuko Gurasoen adierazpena hurrengo egunetan Europako Batzordeko goi mandatariei bidaliko diete: Jean-Claude Juncker (lehendakaria), Frans Timmermans (lehendakariordea), Véra Jourová (Justizia, Kontsumitzaileak eta Genero Berdintasun komisarioa) eta Dimitris Avramopouluos (Migrazio, Barne Gaiak eta Hiritarrak komisarioa). Beste aldetik, Nafarroako Parlamentuko talde guztiei ere bidaliko zaie, Nafarroako Gobernuari, udalei eta nazioarteko erakunde desberdinei, baita giza, hezkuntza, sindikal eta bestelako erakundeei ere.

Bruselako egonaldiarekin elkartasuna eta babesa bilatzeaz aparte, Altsasuko Gurasoek hainbat ekimen martxan jarri dituzte, "ahozko epaiketari begira ere bai". Talde parlamentarioek kasuaren jarraipena egingo dutela eta Europako erakundeetan  Zuzenbidezko Estatu-bermeak betearazteko gestioak eginen dituztela hitza eman dute. Aldi berean, Bruselako egonaldian giza-eskubideen alorrean lan egiten nazioarteko "ospe handiko" Gobernuz Kanpoko Erakundeekin harremanetan jartzeko baliatu zuten. "Kasuarekiko beraien interesa eta kezka adierazi" zuten eta jarraipena eginen diotela gaztigatu zuten.

Gurasoek larunbatean egindako prentsaurrekoan nabarmendu zutenez, "kezka eta elkartasun adierazpen hauek guztiek, hedabide zehatz batzuek egiten duten desitxuratzea egonda ere, ez dute inoiz zigorgabetasunik eskatu, ezta aldeko jarrera agertu ere. Zuzenbide Estatuaren printzipioen eta Giza Eskubideak defendatze huts eta zehatzaren alde agertu dira, eta legediaren erabilera zorrotza eta zehatza eskatzen dute, baita proportzionaltasuna, gertakarien neurrigabekeria saihestea eta delitu penalen erabilera hedakorra ere" Iruñeko epaitegiak ez zuela "terrorismotzat" jo esan zuten.

Sinatzaileak
Marina Albiol Guzman (GUE/NGL) Espainia
Martina Anderson  (GUE/NGL) Irlanda
Xabier Benito Ziluaga (GUE/NGL) Euskal Herria
Izaskun BILBAO BARANDIKA (ALDE) Euskal Herria
Malin Bjork  (GUE/NGL) Suedia
José Bové  (GREENS/EFA)    Frantzia
Lynn Boylan (GUE/NGL)    Irlanda
Matt Carthy  (GUE/NGL) Irlanda
Nikolaos Chountis (GUE/NGL) Grezia
Javier Couso Permuy (GUE/NGL) Espainia
Karima Delli (GREENS/EFA) Frantzia
Fabio De Masi (GUE/NGL) Alemania
Mark Demesmaeker (ECR) Flandria
Stefan Eck  (GUE/NGL) Alemania
Cornelia Ernest (GUE/NGL) Alemania
Jill Evans (GREENS/EFA) Gales
Ana Gomes (S & D) Portugal
Eleonora Forenza (GUE/NGL) Italia
Tania Gonzalez Peñas (GUE/NGL)  Espainia
Maria Heubuch (GREENS/EFA) Alemania
Eva Joly (GREENS/EFA) Frantzia
Josu Juaristi Abaunz (GUE/NGL) Euskal Herria
Rina Ronja Kari (GUE/NGL) Danimarka
Katerina Konecna (GUE/NGL) Txekia
Stelios Kouloglou (GUE/NGL) Grezia
Kostadinka Kuneva (GUE/NGL) Grezia
Merja Kyllönen (GUE/NGL)    Finlandia
Paloma Lopez Bermejo (GUE/NGL)    Espainia
Sabine Lösing (GUE/NGL)    Alemania
Curzio Maltese (GUE/NGL)    Italia
Florent Marcellesi (GREENS/EFA)Espainia
Marisa Matias  (GUE/NGL) Portugal
Martina Michels (GUE/NGL)    Alemania
Liadh Ní Riada (GUE/NGL)    Irlanda
Dimitrios Papadimoulis (GUE/NGL)    Grezia
Joao Pimenta Lopes (GUE/NGL) Portugal
Lola Sanchez Caldentey (GUE/NGL) Espainia
Lidia Senra Rodriguez (GUE/NGL) Galizia
Jordi Sole Ferrando (GREENS/EFA)    Katalunia
Barbara Spinelli (GUE/NGL)    Italia
Bart Staes (GREENS/EFA)    Flandria
Neoklis Sylikotis (GUE/NGL)    Txipre
Josep-Maria Terricabras Nogueras (GREENS/EFA)    Katalunia
Estefanía Torres Martinez (GUE/NGL) Espainia
Ramon Tremosa i Balcells  (ALDE)Katalunia
Miguel Urban Crespo (GUE/NGL) Espainia
Ernest Urtasun Domenech (GREENS/EFA)Katalunia
Angela Vallina de la Noval (GUE/NGL) Espainia
Marie-Christine Vergiat (GUE/NGL)    Frantzia
Tatjana Zdanoka (GREENS/EFA) Letonia
Gabriele Zimmer  (GUE/NGL) Alemania