Agerraldian irakurritako agiria:
Beti bezala, gure herrikoak gure ondoan egoteagatik eta une gogor hauetan gu entzutera eta ahotsa ematera etorri zareten komunikabideoi eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Urriaren 15eko goizaldean gertatutakoa gertatu zenetik bizi behar izan dugun kalbario honetan, atzo arratsaldean Entzutegi Nazionalak min eta nahigabe handiagoa eragin zigun, gure seme-alabendako eskatutako zigorra dela eta. Gure herria eta bertako familiei mina egin nahi bazieten, lortu dutela pentsa dezakete. Zigor eskaera hauek zera eragiten digute: beldurra, kezka, babesgabetasuna eta izugarrizko mesfidantza.
Zigor eskaera hauek erabateko neurrigabekerian kokatzen dira. Askoz ere larriagoak diren delituengatik, gizahilketak, talde bortxakeriak, genero-indarkeria, ume-hilketak,…eskaera fiskalak egindakoa baino zigor eskaera baxuagoak jasotzen dituzte. 375 espetxe-urte zortzi gazteendako, horietatik zazpi 23 urte baino gazteagoak , taberna batean gertatutako liskarra batengatik, non lesio handiena orkatila bat hautsita izan zen. Ikara izugarria sortzen du horrenbesteko neurrigabekeriak.
Antzekoak eta baliokideak diren gertaerek, hau da, zerbitzuan edo zerbitzutik kanpoko Estatuko Segurtasun-Indarrei egindako erasoek edota borrokek, lesio larriagoekin, beste toki askotan zigor txikiagoak eragin dituzte, inoiz edo behin espetxeraketak*. Altsasuarrendako justizia desberdina al da?
Neurri gabeko Jarduketa judizialaren aurrean gaude, gure herriko errealitateak zeharo itxuraldatu duen hedabide kanpaina batek lagunduta. Jurista nabariek salatu duten bezala, guztiz neurrigabeko jarduketa gertatu ez ezik, terrorismo delituaren erabilera hedagarria ere izaten ari da. Honek, guztiak, legaltasunaren printzipioa eta epaiketa justuaren eskubidea urratu egiten du.** Martxoan, Nafarroako Organo Gorena den Entzutegi Probintzialak, zehaztasunez, argudio juridikoak ematen zituen, terrorismo delitutzat hartzeko inongo zantzurik dagoela esateko baldintzarik ez dela betetzen esanez.
Zentzu honetan, Nafarroako Instituzio altuenak era agertu dira, Nafar Gobernua eta Parlamentua. Gehiengo politiko eta sozialak, udal asko, Kongresu eta Senatuetako 74 diputatu eta 14 senatari, 51 eurodiputatu, milaka lagun anonimo. Jasotzen ari garen elkartasuna neurrigabea eta plurala da, eta hemendik, bihotz bihotzez eskertu nahi dugu.
Zigorgabetasunik ez dugu eskatzen, ezta aldeko jarrera hartzea ematea ere. Gure gizarteari, instituzioei eta edozein erakundeei zera eskatzen diegu: errugabetasun-presuntzioaren eskubidea, berme prozesalak dituen epaiketaren eskubidea, era hedakor eta justiziarik gabe erabili ez dadin legearen eskubidea eta proportzionaltasunaren eskubidea defendatzea. Printzipioen defentsa eta Zuzenbidezko Estatu baten kalitate demokratikoa eskatzen dugu, azken finean.
Kasu honetan,kolokan ez dago gure seme-alaben etorkizuna eta gure familiena bakarrik. Legearen gehiegizko eta bidegabeko erabileraren aurrean gizartearen babesa arriskuan dago. Kalitate demokratikoa arriskuan dago. Denok babesten gaituzten giza eskubideak arriskuan daude. Justizia arriskuan dago. Demokrazia batean, justiziak herritarrak babestu behar ditu.
Amorrua, beldurra, babesik eza, ezintasuna sentitzen dugu. Baina gure mezua, irmotasun lasai batetik, printzipio demokratiko eta giza eskubideen defentsa tinkoaren gainean eraikitzen da, baita ideologiko, politiko eta giza adierazpenaren baturaren gainean ere, justizia eta eskubideen inguruan.
Fiskaltzak egindako neurrigabeko kalifikazioa dela eta, haserre sentitzen diren pertsona guztiei, duten indarra esandako argudioak zabaltzeko erabil dezatela eskatzen diegu, ez inoren kontra, gizarte demokratiko eta solidario baten alde, eta giza eskubideak babesten dituen sistema judiziala. Erabil dezagun gure amorrua eta gure haserrea lan egiteko, gero eta pertsona gehiago gurekin bat egiteko eskatuz “Justizia nahi dugu. Altsasukoa ez da terrorismoa”. Kasu honetan sen onak nagusitzeko zain egon diren lagun horiek guztiak animatu nahi ditugu, ez itxaroteko eta aurrera pausua emateko.
Hau guztiagatik, segidako deialdiak egiten ditugu:
- Uztailak 7 egingo den manifestaziora, zortzi eta erdietan, asteroko kontzentrazioaren ondoren, Iortia plazatik aterako dena.
-Uztailak 14 egingo den kontzentraziora, gure kalbarioaren 8. Hilabetea betetzean, iruñako Gaztelu Plazan, 17:30etan
- Herriz herri zabaltzeko eta sinadurak biltzeko eta gure web orrialdean dagoen manifestuari atxikimendua sinatzeko. 20.000 lagun baino gehiagok sinatu dute.
- Terrorismo kalifikazio penala desmuntatzen duten argudioak zabaltzeko, gure web orrian dagoen dossierra erabiliz.
- Era pribatu batean , instrukzioaren garapenarekiko haien desadostasuna adierazten diguten partidu politikoei, publikoki haien iritzia adierazteko eta haiekin elkartzeko
- Partidu politikoei, sindikatuei, giza, kultura eta beste erakundeei, ekimen jendetsu eta plurala antolatzeko lan egin dezaten, Nafarroako gizartearen ahotsa altxatzeko zentzugabekeria honen aurrean.
- Nafarroako Gobernu eta Parlamentu eta udalei, beraien babesa ematen eta bidegabekeria hau salatzen jarrai dezatela.
Eta bukatzen dugu, bihotz bihotzez eskertzen eman diguzuen eta jasotzen ari garen laguntza, berotasuna eta elkartasuna. Eskerrik asko.