Ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen askatasuna eskatu eta polizia muntaiak gelditzea eskatzen duen mugimendu zabalak badu bere kantua. Baita bideoklipa ere. Gaur aurkeztuko dituzte Baratzekobideko plazan dagoen karpan. Han izanen dira, besteak beste: Pello Reparaz, Imanol Goikoetxea, Evaristo, El Drogas, Aiora Renteria, Eñaut Elorrieta, Juanra Kop, Fer Estricalla eta Fran Urias musikariak eta Jon Maia, Miren Amuriza eta Julio Soto bertsolariak.
Aurkezpenera joaterik ez dutenek 21:00ak arte dute karpatik pasatzeko aukera, bitarte horretan etengabe emanen baitute bideoklipa pantaila handian. Barra ere izanen da. Eta karpa horretan ere Fermin Muguruzak eskainiko duen kontzertua ikusi eta entzuteko aukera izanen da etzi. Sarrera doakoa izanen da eta barra zerbitzua izanen da.