Kantabriako kostako herriko antzerki taldeak, Tela Marinerak, amateur antzerkiaren erakustaldia antolatu du irailean. Bosgarren urtean da halako antzerki jaialdia antolatu duena. Aurten bost antzerki saio iragarri dituzte eta horien artean dago Tarima Beltza talde altsasuarraren Falstaff no cree en la otra vida, Ataulfo Argenta institutuko aretoan jokatuko dutena, bihar, 20:00etan.
Tarima Beltzaren azken muntaia Francisco Javier Gil Diez-Condek idatzitako obra da, 1989an Eusko Jaurlaritzaren Francisco de Avellaneda saria jaso zuena. William Shakespearek Enrike IV. obran agertzen da Falstaff; erregearen sasiko seme Hal printzearen bufoi potoloa, lagun borrokazalea, festazalea, andrezalea. Tarima Beltzak emakumezko bihurtu du, Mari Muxarra. “Gaitz pila ditu, baina ez da hiltzen”. Herriko aberatsen alabaren laguna da. Hark amarekin ez du erlazio onik. Lagun mina, mutila, apaiza, horren zerbitzaria…