Chalart 58 DJa eta Matah kantaria lagun zituela, emanaldi bikaina eskaini zuen larunbatean Fermin Muguruzak, ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen alde. Iortia betea zela, bildutakoak kantuan eta dantzan jarri zituen Irungo musikariak. Sarrerak agortuta zeudenez, Baratzekobide plazako karpan jarritako karpan zuzenean jarraitu ahal izan zen emanaldia.
Guaixek ere Facebook bidez kontzertuko zenbait bideo zintzilikatu zituen, zuzenean.