Hizketan

Arrozak dastatu eta errezetak ikasteko aukera

Guaixe 2017ko irailaren 12a

Munduko Arrozak ekimenaren 3. edizioa aurkeztu dute gaur. Ganbia, Senegal, Ekuador, Bulgaria, Maroko eta Altsasu erara egindako arrozak dastatzeko aukera izanen da domeka eguerdian. 11:00etan hariko dira prestatzen, haur jolasak izanen dira. 12:30ean magia saioa izanen da. Eta ondoren arroz dastaketa.