1. AEK-n ikasten segitzeko prest?
Pili. Bai. Oso gustura.
Juakina. Ni ere.
2. Zergatik euskara ikasi?
P. Gero kalean erabiltzeko. Nire umearekin hitz egiteko. Koadrilarekin, Altsasuko jendearekin. Zaila da baina saiatuko gara.
J. Pixka bat gehiago jakiteko. Ez dut hainbeste hitz egiten kalean, egia esan. Baina irakurtzeko eta gauza horiek… bai, oso interesgarria da gehiago jakitea.
3. Zuen inguruan jendeak ulertzen du zergatik zaudeten euskara ikasten?
P. Bai, nire koadrilakoek euskara badakite. Ni azkena izan nintzen euskaraz hitz egiten.
J. Bai, soberan. Batzuk badakite eta beste batzuk ez, baina denek ulertzen dute.
4. Eta zuen inguruko norbaitek euskara ikasteko pausoa eman du zuek izena eman ondoren? Edo aurretik?
P. Euskaltegian egonda ezagutu dut jendea.
J. Ez dakit horregatik, edo nahi zutelako, baina koadrilako bi mutil joan den urtean hasi ziren.
5. Zein mailatan zaude?
P. Hau hirugarren urtea da. Duela 20 urte AEK-n egon nintzen, beraz, oinarri bat neukan. 2B taldean nago.
J. Ni ere 2B taldean nago.
6. Zer moduzko esperientzia orain arte?
P. Oso ona. Giroa oso ona da eta oso gustura.
J. Hala da.
7. Etxeko lanak dituzue?
P. Normalean, ez. Baina egin behar badugu egingo dugu. Baina normalean, ez.
J. Nik ezta ere.
8. Klaseaz kanpo, euskara erabiltzeko aukerarik baduzue?
P. Gutxi. Saiatu gara baina oso... Koadrilakoek esaten dute, benga, benga… lotsa ematen dit, pixka bat.
J. Ez hain beste. Egia da jende ezagunarekin zailagoa dela ohitura hori puskatzea. Gaztelaniatik euskarara pasatzea ez da erraza, ez duzu ohiturarik. Batzuetan bai.
9. Mintzakide programan ere hor duzue?
P. Ni joaten naiz, ostiralero. Oso gustura.
J. Ez naiz joaten.
10. Egonen da jendea ostiralean zuen argazkia argitaratua ikusi eta Guaixen zergatik atera zareten galdetuko dizuenik. Zer esanen diezue?
P. AEK-n euskara ikasten nagoelako eta oso gustura nagoelako.
J. Ea etortzen diren haiek ere. Oso ongi pasatzen dugu hemen. Euskara ikasten badute haiek ere Guaixen aterako direla.
11. Eta argazkia ikusteaz aparte elkarrizketa irakurtzen dutenei zer esanen zeniekete?
P. Suposatzen da nirekin euskaraz hitz eginen dutela. Horrela gehiago hitz egiten segituko dugu. Jendeak euskaraz hitz egitea behar dut.