Sakana Harrera Haranako (SHH) kideak Altsasuko udaletxera joan dira gaur eta han zegoen atzera-kontua kendu dute, dagoeneko zentzurik ez duelakoan. Europako Batasunak estatu kideei 180.000 errefuxiatu hartzera agindu zien, epea gaur bukatu da. SHHko Josu Rubiok eman dizkigu azalpenak. Gaur, 19:00etan, Iruñeko Gaztelu plazan dagoen manifestazioan parte hartzera deitu dute.