Altsasuko auziagatik preso dauden hiru gazteak Soto del Realen zeudela, garilaren 3an, espetxe hartara hirugarren martxa egin zen. Bi egun lehenago Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki zuen auzia Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko zela. Espetxe ingurunera joan zirenak agurtu zituen Adurrek eta, horregatik, espetxe zuzendaritzak 30 egunez bakartzea erabaki zuen. Horrek ere bide eman zuen garilaren 9an hiru gazteak espetxe desberdinetan sakabanatzeko.
Bakartze zigorraren kontrako helegitea aurkeztu zuen Adurrek eta epaileak arrazoia eman dio bakartze zigorra beharrean ohartarazpen batekin nahikoa zela. Beraz, bakartuta egoteko gelditzen zitzaizkion egunak ez ditu bete beharko. Bestetik, abenduaren 20an aske gelditutako lau gazteak hilean bitan joan behar izaten zuten epaitegira sinatzera. Oharra jaso dute eta hilean behin joan beharko dute.
Bestalde, domekan, 13:00etan, manifestazioa eginen da hiru gazte altsasuarrek espetxean urte bat daramatela salatzeko. Mobilizazioak honako leloa izanen du: Urte bat espetxean Ohian, jokin ta adur askatu!! Altsasukoak aske!!