Edo 396 egun. Horiek dira Adurrek, Jokinek eta Oihanek espetxean daramaten denbora. Gaur hilaren 14 izanik, atxiloketak izan zirela gogoratuko da kontzentrazio berezi batekin. Izan ere, gaurkoan “muntaiaren zifrak” nabarmenduko dituzte. Besteak beste preso emandako egunak, gastatutako 55.552 euroak edo bisitetan egindako 208.662 km-ak. Berriro ere, haien askatasuna aldarrikatuko da. Hitzordua 19:30ean izanen da, plazan. Ondoren, pintxo-potea dagoela baliatuta, triki-poteoa izanen da.