Altsasuko auziaren inguruko iritzia jakinarazi du CCOOk gaur: “erasoak terrorismo gisa ez epaitzea defendatzen dugu; fiskaltzaren eskaera desproportzio juridikoa da, baita Altsasuko gazte batzuk urte bat baino gehiago espetxean egotea ere”. Sindikatuaren iritziz, “argi dago gertatutakoa ez dela tabernako liskar soila, ezta gaizki moldatzen diren pertsonen arteko borroka ere”. CCOOk “biolentziaren erabilera legitimazioa kentzeko eta oraindik existitzen den gorroto kultura lurperatzeko” deia egin du, gaineratuz, “lan jakin bat izatea edo desberdin pentsatzea inoiz ez luke eraso fisiko baten arrazoi izan beharko”.
Sindikatuak gaineratu duenez, “hori guztia aitortzeak, ezin du eragotzi justiziaren jarduna desproportzionatutzat jotzea, zenbait pertsonei urte bat baino gehiagoan konpondu ezin den kaltea sortu dielako eta mendekuzko justizia ezartzen denez, ez duelako sakoneko arazoa konpontzen”. Horregatik, CCOO gertaerako epaitegi arruntetan epaitu daitezela eskatu du.