Tarima Beltzari aitortza

Guaixe 2017ko abe. 13a, 17:36

Nafarroako Amateur Antzerki Federazioak bere urteroko gala ospatu zuen Iruñeko hotel batean abenduaren 2an. Migel Lucas presidenteak esan zuenez, “Nafarroan amateur antzerkiarendako garai zailak badira ere, bultzada berri bat emateko ilusioz eta gogoz lan egiten dugunak asko gara”. Gaineratu zuenez, “guztiok sartzen garen antzerki anitzaren, inklusiboren eta herrikoiaren defentsa egiten dugu”.

Galan Fede sariak banatu zituzten. Tarima Beltzak hamar urte bete zituelako saritua izan zen. Altsasuko antzerki taldeko kideak ezin izan zuten saria jaso, egun horretan Teatro del Veneno taldearekin elkar trukea osatzen ari zirelako; Valladoliden zeuden azkenekoz Falstaff no cree en la otra vida antzezlana jokatzen.

Erlazionatuak