Horixe da preso dauden eta egon direnen senideek egin duten bidea orain arte. Gaur 13 hilabete egin zuen sarekada Guardia Civilak eta hura egiteko ekitaldia antolatu du Altsasukoak Aske herri asanbladak. Hartara Orobeko lezean bizi den jentila agertu da eta, bere modura, basoan altsasuarrei eta bisitariei entzundakoan oinarrituta, auziaren kronologia laburra egin du. Horretan etenak egin bildutakoei adierazteko auziaren zein garaitan eman zen lehen buelta munduari. Eta atzetik etorri diren beste lauak ere.
Eta halako buelta bat aipatzen zuen bakoitzean bildutako 300 bat pertsonak mundua irudikatzen zuen arte lanera hurbiltzen zen eta ekuatorean pegatinak jartzen zituzten. Horrela, bost ilarako gerrikoa jarri diote munduari. Gurasoek espetxeetara egindako joan-etorriak adina.
Artisten parte hartzea
Foru plazan gaur egon den munduaren irudikapena hainbat artisten parte hartzearekin egin da. Xabier Morrasek Europa kontinentea egin du. Belen Arevalok Asia. Afrika Daniel Tamayok. Ozeania Xabier Idoatek. Eta Amerika, berriz, Artebide taldeak. Ozeanoak margotzearen ardura Iker Uribek izan du. Guztiaren ideia, muntaia eta antzezpena Jabi Traperorena izan da.