Nafarroako Gobernuak lan autonomoa nabarmentzeko eguna ospatu zuen ostiralean. Eta, horren barruan, autonomo gisa egindako lanagatik 16 pertsona saritu zituen. Estreinako aldia da Nafarroako Gobernuak autonomoei halako aitortza egiten diena. Juan Jose Aldasoro Sarasua altsasuarrak harategien saileko saria jaso zuen. Altsasuko Dendarien Elkarteak proposatu zuen sarietarako, Alonso Asensio Vaquerizorekin batera.
Ekonomia Garapenerako Lehendakari-orde Manu Aierdiren eskutik jaso zituzten sariak. “Langile autonomoen sektoretik egiten diren eskaerei erantzuna emateko” Nafarroako Gobernuak duela hilabete Autonomo-Lana Laguntzeko 2017-2020 Plana onartu zuela gogorarazi zuen. Haren helburua da “autonomoa-lana sustatzea enplegua sortzeko formula gisa”. Horretarako, administrazio tramiteak murriztu, autoenplegu proiektu berriak sustatu eta kontratazioa lagunduko dute”. Plan hori, beste plan estrategiko batzuekin batera, foru administrazioaren Adimendun Espezializazio Estrategiaren zati da.
Datuak
Enpresa txikiak eta autonomoak Nafarroako enpresa ehunaren % 90 direla. Gizarte Segurantzan izena emanda dauden nafarren % 17 baino gehiago autonomoak zirela nabarmendu zuen ere. 4.516 autonomoekin batera lanean 9.150 pertsona daude lanean gaineratu zuen.
Informazioa
www.navarraemprende.com